Epaimahaiak irabazlea izendatu ondoren mintzakide guztiek mokadutxoa egin zuten bertan, elkarren pintxoak dastatuz, giro onean. Doan den mintzalagun programan izena urte osoan eman daiteke. Baldintza bakarra da astean behin euskaraz hitz egiteko denbora eta gogoa izatea.
Egun 37 lagun ari dira parte hartzen mintzalagun programan, 12 taldetan banatuta. Programa horrek 3. ikasturtea du Azkoitian.
Azkoitiko AEK euskaltegia: izaro-l@aek.or, / 943 15 10 89
Udaleko Euskara zerbitzua: euskara@azkoitia.net / 943 85 71 75