Berriak
Uraren eta zaborraren hobaria eskatzeko epea luzatu egin du Udalak
2013ko zaborraren eta uraren tasetan hobari berri bat izango dute azkoitiarrek eta familiako kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera, %90era arteko hobaria ezarriko da. Hobari hori eskatzeko epea luzatzea erabaki du Udalak, eta beraz, otsailean ere eskatu ahalko da, udaletxeko harrera bulegoan.
Hobari berri hori hilean 645,30 eta 1,129,27 euro artean kobratzen duten herritarrek eskatu ahalko dute. Pertsona horiei, familiako kideen arabera, %25 eta %90 arteko hobaria ezarriko zaie.
Informazio gehiago, udaletxeko harrera bulegoan: 943 080 080.