Udaleko eta diputazioko teknikari eta arduradunak tokian bertan daude egoera aztertzen, zein neurri hartu erabakitzeko. Egoera konpondu bitartean, isolatuta dauden familia horiei beharrezko baliabideak bermatzea izango da orain Udalaren lehentasuna, eta horretarako beharrezko zerbitzuak antolatzen ari da.
Berriak
Martirietara bide alternatibo bat nola ireki aztertzen ari dira Udala eta Diputazioa
Azkoitia eta Martirieta auzoa lotzen dituen bidea luizi haundi batek harrapatu zuen atzo eta auzoaren zati bat inkomunikatuta gelditu zen. Eguerdi aldera gertatu zen hori, eta orduz geroztik egoera aztertzen ari dira Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, irtenbide egokiena emateko. Kalteak zenbaterainokoak diren ezin da oraindik neurtu, besteak beste oraindik ere euria ari duelako, baina itxura guztien arabera, 15 egunetik gora beharko dira bidea irekitzeko. Horregatik, bitarte horretan gune horretan bizi diren herritarrentzat bide berri bat irekitzea aztertzen ari dira Udaleko eta Diputazioko teknikariak.