Olotza paratetik Martirieta goikaldera igotzeko bidearen lanak aste hau amaitzerako bukatu nahi dituzte, baina behekaldeko bidearekin zer egin oraindik aztertzen ari dira, hasiera batean Ipintzatik egitekoak baziren ere bidean oztopoak aurkitu dituztelako. Bide horiek amaitu bitartean, Aizpurutxoko bidea ireki du Udalak eta joan-etorriak egiteko premia duten auzotarrentzat 4x4 auto zerbitzu bat ere jarri du martxan.
Berriak
Luiziak Martiterako errepidea eraman du
Iragan astearteko luiziaren ondorioak ari dira pixkanaka-pixkanaka neurtzen. Diputazioko teknikoak lekuan bertan ari dira egoera aztertzen, eta dagoeneko konfirmatu dute errepidearen zati haundi bat behintzat eraman egin duela luziak. Ondorioz, bide nagusi hori konpontzeko lanek luze joko dute. Oraindik azterketa eta balorazio guztiak ezin dira egin, baina errepide berri bat egin egin beharko da. Bitartean, auzora joateko bide alternatiboak erakitizen jarraitzen dute udal langileek.