Hitzarmenak Azkoitiko eta Azpeitiko ETEek (enpresa txiki eta ertainek) banku-finantzaketa eskuratu ahal izateko baldintzak nabarmen hobetuko ditu, enpresa mundu osoak finantzazio-iturri berrietara iristeko arazo larriak dituen une hauetan.
Oinarri SGR-ek abian jarritako finantzazio-lerro honen bidez eraberritze eta egokitze lanetarako, altzariak, makineria edota instalazioak erosteko, bai eta ondasun higiezinak erosteko aukera emango du, baita inbertsio horiek EAEtik kanpo egingo badira ere.
Altxortegiko (zirkulatzailea) egiturazko beharrak finantzatzeko aukera ere ahalbidetuko du, enpresa hauek eskatzen dituzten stock edo abal teknikoak adibidez. Kreditu kontu bereziak aurreikusten dira, bai mikroenpresentzat eta baita autonomoentzat ere.
Hitzarmenak aipatutako guztiaz gain, Oinarrik eskainitako doako finantza aholkularitza-zerbitzua ere jasotzen du. Era honetan, eragiketa finantzagarrien helburua lortu eta Iraurgi Lantzen eskualdeko garapen agentziako arduradunek behar besteko aholkularitza eta formazio jarduerak antolatuko dira.