Udalak hasiera-hasieratik babestu du gidabaimena euskaraz ateratzeko ekimena. Hala azaldu du Epeldek: "Azkoitian gidabaimena ateratzera hurbiltzen diren gehienak euskaldunak, gazteak eta D ereduan ikasi duten herritarrak direlako. Hori kontuan izanda Etxaniz autoeskolak zerbitzua euskaraz emateko aukera izan duenean, moldatzeko gaitasuna eta gogoa erakutsi duelako. Gainera, ikasleei matrikulatzerakoan, euskaraz azterketa egiteko aukera azaldu eta probatzera animatzen dituelako. Etxaniz autoeskolak hartutako erabakia eraginkorra delako ". 2010ean 22 azkoitiarrek atera zuten gidabaimena euskaraz. 2011n 15k. Eta 2012an, berriz, 30 herritarrek. Aurten, 2012an, iaz gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditu zuten azkoitirren kopurua hobetu ez ezik, bikoiztu egin da.
Honakoak izan dira 2012an gidabaimena euskaraz atera zuten azkoitiarrak eta euren argazkiak
1. ENERITZ KORTA ZULAIKA
2. AITOR ARANBARRI AGIRRE
3. JOKIN LETE AIZPITARTE
4. JONE AIZPURU ZUBIZARRETA
5. NEREA ETXANIZ LIZASO
6. JON OLAZABAL ZABALA
7. IRAIA OTEIZA JAUREGUI
8. UNAI ARANBARRI MURUA
9. ARITZ ALBERDI MENDIZABAL
10. MARIA ESTIBALIZ ARANBARRI ZINKUNEGI
11. NAIARA ROMATET LARRAÑAGA
12. ELIXABET ALBERDI ZINKUNEGI
13. LEIRE LIZARRALDE SUDUPE
14. BEATRIZ ARIZMENDI LARRAÑAGA
15. JOKIN AIZPURU IRAZUSTA
16. MIRIAM ETXANIZ ALBERDI
17. SARAI TENA GOMEZ
18. MIKEL ARAMENDI AGIRRE
19. AITOR ZULAICA FERRIZ
20. GORKA ZUBIZARRETA MENDIZABAL
21. ANDER ARABAOLAZA ALDAZABAL
22. OSKAR ARANBARRI ZINKUNEGI
23. AINHOA OÑEDERRA AMIANO
24. LANDER ALBERDI AIZPURU
25. MIKEL ARZALLUZ ERRASTI
26. OIER BEITIA ZUAZOLACIGORRAGA
27. IBAN ZUBIZARRETA URIA
28. BORJA ZUBIZARRETA URIA
29. IOSU IRIZAR ALBERDI
30. ALAITZ ARTOLA GARMENDIA
Valentziako AEOL argitaletxeak kaleratu zuen 2009ko udaberrian Debagoieneko Mankomunitatearen laguntzarekin gidabaimena euskaraz ateratzeko materiala. Etxaniz autoeskolak material hori ezagututakoan, Azkoitian gidabaimenaren azterketa terorikoa euskaraz ateratzeko eskaintza egitea pentsatu zuen. Udalari bilera eskatu zion bere asmoen berri emateko eta Udalak bat egin zuen Etxaniz autoeskolako ekimenarekin eta diruz lagundu zuen.