Horrez gain, asteburuero presoen lagunek eta senideek sufritzen duten arriskua dela eta bere kezka ere adierazi nahi du Udalak eta elkartasuna adierazi sakabanaketaren biktima guztiei.
Hori horrela izanda, herriko bizilagun presoen giza eskubideen denfentsan eta haien senitartekoen egoera arintzeko lan egiteko prest dago Udala eta horretarako konpromisoa hartzen du. Are gehiago: bakearen eta giza eskubideen errespetuaren alde lan egitera deitzen ditu azkoitiarrak eta zeregin horretan inplikatzera animatzen ditu.
Manifestazioa 17:30ean abiatuko da, Casillatik (Bilbo) eta Azkoititik bertaratzeko autobusak egongo dira.