Bestetik, haur txikien komunak ere egokitu dira. Orain arte, eseritako komun bakarra zegoen eta arraska txikiegiak zeuden. Eseritako beste komun bat jarri da eta arraska handi bat ere bai.
Horrez gain, jangelako sukaldea ere hobetu dute: sukaldeko lurreko baldosak aldatu dira, eta iturgintza instalazioa aldatu da, orain artekoa zaharkituta eta kaltetuta zegoelako.
Azkenik, eraikin zaharrean suaren aurkako dispositiboak ere jarri dira. Eraikin hori 1979an egin zen, eta orduko legeak ez zuen eskatzen suaren aurkako dispositiborik jartzea. Hori aldatu eta segurtasuna bermatze aldera, dispositibo horiek jarri ditu orain Udalak.
Obra guzti horiek Gabonetako oporretan egin dituzte, ikastolaren eguneroko martxan eraginik ez izateko. Lanak 81.000 euro kostatu dira.