EHAZEren sarea herritik sortu da eta izaera hori garrantzitsua dela nabarmendu nahi izan du Eliasek: "Herri ezberdinetako antzerki taldeek osatzen dugu eta gure arteko harremanak sendotzeko balioko du; baina ez hori bakarrik, gainerako herritar eta eragileentzat ere zabalik dago". Horregatik, Azkoitira antzezlan zehatzen bat ekarri nahi duenari, edo bestelako proposamen edo ekimen bat egin nahi duenari eurekin harremanetan jartzeko eskatu die.
Urtarrileko eta otsaileko emanaldiak lotuta daude jada. Honakoak izango dira:
Urtarrilak 11, 20:30ean, Baztartxon: '8 begi' antzezlana, Giltxaro antzerki taldearena. Sarrera, euro 3.
Otsailak 16, 20:30ean, Baztartxon: 'Sahara' antzezlana, Kukuka talderena. Sarrera 3 euro.