Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko 943851100 telefonoan edo honako helbide honetan mikropyme@iraurgilantzen.net.
Berriak
Salmentak hobetzeko teknikak ezagutzeko tailerrak, mikroenpresa eta enpresa txikientzat
"Arrakastaz saltzeko tresna nagusiak" izenburupean bi tailer antolatu ditu Iraurgi Lantzenek. Bi tailer horietan eskualdeko mikroenpresa eta enpresa txikietako arduradun eta nagusiekin bilduko dira enpresaren arlo komertzialean sakontzeko helburuarekin. Besteak beste, honako kontuak landuko dira tailer horietan: salmenta proaktiboan arrakasta lortzeko beharrezko tresnak, nola kudeatu salmenta egunerokoan, bezero berriak erakartzeko urrats garrantzitsuak, nola komunikatu produktuen / zerbitzuen onurak euren ezaugarri eta abantailetatik abiatuz... Tailerrak otsailaren 5ean eta 19an izango dira, Intsausti Jauregian, 09:00etatik 13:00etara, eta dagoeneko eman daiteke izena.