Berriak
Izarraitz bailaran ahoz-aho eta mendez-mende jasotako ipuinak kontatuko dituzte bihar liburutegian
Mendez mende Azkoitiko eta bailarako sutondoetan kontatu izan diren ipuinak entzuteko aukera eskainiko du Aizkibel liburutegiak. Izan ere, Gurutz Garmendia ipuin kontalariak Izarraitz magalean kontatu izan diren ipuin, kondaira, kontakizun eta pasadizoak kontatuko ditu, modu parte hartzailean. Kontakizun zahar horiek "Basoko Damaren ipuin sorta" liburuxkan daude bilduta, eta hori oinarri hartuta emango du ikuskizuna Garmendiak.
Emanaldia bihar izango da, larunbata, goizeko 11:00etan.