Berriak
Antsoaingo hilketa salatzeko elkarretaratzea, bihar eguerdian
Indarkeria matxistaren ondorioz, emakume bat hil zuten atzo Antsoainen (Nafarroan). Erahilketa hori salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko emakume mahaiak, biharko, (larunbata, hilak 2), 12:00etan, herriko plazan. Azkoitiko Udalak ere bat egiten du salaketa horrekin eta elkarretaratzean parte hartzera deitzen ditu herritarrak.