Berriak
Apirilaren 2an, Gurutz Garmendiaren ipuin kontaketa, liburutegian
Mendez mende Azkoitiko eta bailarako sutondoetan kontatu izan diren ipuinak entzuteko aukera eskainiko du, beste behin, Aizkibel liburutegiak. Izan ere, Gurutz Garmendia ipuin kontalariak Izarraitz magalean kontatu izan diren ipuin, kondaira, kontakizun eta pasadizoak kontatuko ditu, modu parte hartzailean. Kontakizun zahar horiek "Basoko Damaren ipuin sorta" liburuxkan daude bilduta, eta hori oinarri hartuta emango du ikuskizuna Garmendiak. Apirilaren 2an izango da kontakizuna, 09:30etik 11:30era.