Emaitza horrek hainbat urtetako ibilbidea izan du:
- Elosu auzoa Bergara eta Azkoitiko lurretan banatzen da eta Elosu auzoan landa garapenerako BERPIZTU programa burutu zen 2008an hasi eta 2010. urtearen bitartean. Honen ondorioa izan zen ELOSUKO EKINTZA PLANA Bergarako Udala, Azkoitiko Udala eta Elosuko Auzo Elkartearen artean adostea. Testuinguru honetan, Elosuko ekintza planean 2.1.2. ekintzak: "Elosuko plazaren inguruan dagoen proiektu aztertu eta proiektu berria garatu" jasotzen da.
- Bergarako Udalak eta Azkoitiko Udalak, elkarlanean modu koordinatuan, Elosuko plazaren hobekuntzako urbanizazio lanen proiektua idatzia zuten eta 2012ko EREIN diru-laguntzetara aurkeztu zen, 2012 eta 2013 urteen artean exekuzioa gauzatzeko helburuarekin. Proiektuak 131.263,50 euroko aurrekontua du -BEZ barne- eta esan behar da hauetaik 49.402,81 euroko diru-laguntza lortu dela EREIN programatik.
- Azkoitia eta Bergarako udalerrietan kokatzen diren Iriaun baserriko lurrak eskuratu behar dira aipatutako proiektua egiteko. Esan behar da Iriaun baserriko jabeekin akordioa lortu dela eta eskertu behar zaiela azaldutako aldekotasuna.
- Azkoitiko Udalak egingo duen lur erosketa (Bergarak doaneko zesioaren bidez lortuko ditu) eta exekuzioak sortutako gastuak, jasotako diru-laguntzaren kenketa egin ondoren, erdibana ordainduko dira bi Udalen artean.