Horrez gain, oinarrizko hiztegitxo batzuk ere ari dira lantzen, herrian hitz egiten diren hizkuntza ezberdinetatik euskararako oinarrizko hitzak jasotzen dituzten hiztegitxoak. Auzoko programaren barruan jada eginda daude hiztegi ugari, eta orain Azkoitiko lan taldean hungarierazko egiten ari dira.
Lagun taldea martxan jartzeaz gain, herrian eta munduan hitz egiten diren hizkuntzen inguruko kanpaina bat ere egin da azken hilabetean Azkoitian, eta lehiaketa bat ere egin dute ikastetxeetan zein kalean.