Berriak
Dena prest atabalak astintzeko
Egun bete eskas gelditzen da umeen danborradarako eta guztia prest dago jada: arropak, danborrak, karrozak, banderak... denak biharko egunaren zain daude. Eguraldia portatzea da falta den bakarra. Iragarpenaren arabera, nahiko eguraldi eskasa egingo du bihar, baina antolatzaileek azken unera arte itxarongo dute erabakiren bat hartzeko: 17:00etan ume guztiek Santa Klaran egon behar dute, eta orduan egiten duen eguraldiaren arabera erabakiko dute danborrada hasi ala igandera atzeratu. Bihar egiten bada, 17:30ean izango da, eta igandera atzeratzen bada, 11:30ean (haurrek 11:00etarako egon beharko dute Santa Klaran).