Berriak
Hondakinen lan taldearen bigarren saioan, Gipuzkoako Hondakinen Plana aztertuko da
Hondakinen lan taldearen bigarren saioa asteazkenean izango da (apirilak 10). Oraingoan, Gipuzkoako Hondakinen Plana izango dute aztergai, Aurrerapen Dokumentuaren Garapenerako Estrategia 2012-2016. Imanol Azpiroz GHKko administrazio kontseiluko kidea eta Sanmarko Mankomunitateko presidente ohia izango da hizlari, eta ondoren, mahai ingurua egongo da, gaiaren inguruko iritziak eta ekarpenak jasotzeko. Saioan jorratuko den gaiaren inguruko informazioa dagoeneko eskuragarri dago udal webgunean hondakinen lan taldeari buruz sortu dugun atalean. Saioa 18:30ean izango da, Elkargunean, eta herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.