Berriak
Etxekaleratzeen arazoa aztertzeko foroa datorren astean bilduko da
Etxekaleratzeen gaiak kezkatuta eta egoera horren aurrean dauden herritarrei nolabaiteko laguntza eta babesa eskaintzeko asmoz, gaiaren inguruko foro bat sortu du Udalak. Dagoeneko egin dute aurreneko bilera, eta bertan udal gobernuko, gainerako alderdi politikoetako, finantza erakundeetako eta gizarte eragileetako ordezkari batzuk bildu dira. Foro hori ahalik eta irekiena izatea nahi du Udalak, eta horregatik, parte hartzera deitzen dituzte herritarrak: hurrengo bilera apirilaren 18an egingo da eta bertan Stop Etxekaleratzeak elkarteko kideak izango dira. Bilera 19:00etan izango da, Elkargunean.