Berriak
Aingeru kaleko 30ean sei prezio itunduko etxebizitza libre erosteko esleipen prozedura hasi da
Aingeru kaleko 30.ean dagoen eraikin berriko sei prezio itunduko etxebizitza libre erosteko esleipen prozedura hasi da. Etxebizitza horietako bat erosi nahi duenak baldintza batzuk bete behar ditu eta izena eman behar du aurrena Azkoitia Lantzen S.A.ren bulegoan (943 85 71 51). Horretarako epea jada ireki da eta maiatzaren 7ra arte egongo da zabalik (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00era). Informazio gehiago: hemen.