Hori azaltzeko datuak eta argibideak eman zituen. Errauste plantaren ordez, konpostaje plantak, TMB zentro bat eta biometanizazio planta bat jartzeko asmoa du Diputazioak, eta planta horien funtzionamendua ere azaldu zuen, zehatz. 50 herritar baino gehiago izan ziren saioan, eta sistemaren inguruko hainbat galdera egin ostean, Azkoitiak zenbat berezi nahi duen helburua ezartzea komenigarria dela ondorioztatu zuten. Laster jarriko ditugu webgunean atzoko saioaren memoria eta Azpirorezen agerraldiko datuak.
Berriak
Gaikako bilketa Vs bilketa masiboa
Hondakinen lan taldearen bigarren saioa izan zen atzo. Bertan, Imanol Azpiroz GHK-ko administrazio kontseiluko kide eta Sanmarko mankomunitateko presidente ohiak Gipuzkoako diputazioak datozen urteetan lurraldean martxan jarri nahi duen hondakinen kudeaketa sistema azaldu zuen, bilketa masiboaren eta gaiakako bilketaren arteko ezberdintasunak nabarmenduz. Gipuzkoan batez beste, hondakinen %30a soilik bereizten dela nabarmendu zuen Azpirozek, eta hori orain arte hondakinen bilketa masiboa sustatu delako izan dela adierazi zuen. Horren aurrean, Diputazioak, prebentzioan, berrerabilpenean, berziklapenean oinarritutako gaikako sistema baten alde egin duela esan zuen, bai osasunarentzat, bai, ingurumenarentzat eta baita ekonomikoarentzat ere hobea zelako.