Ikastaroaren helburua, ikasleek garatzeko dauden frameworks desberdinak ezagutzea da eta amaieran hauek praktikan jartzeko gai izatea. Landuko diren gaiak: HTML5, CSS3, Javascript, jQuery, PHP Laravel izango dira.
Metodologiari dagokionez, ezagutzak errazago barneratzeko, azalpen teorikoak ariketa praktikoekin txandakatuko dira eta e-learning plataforma bat sortuko da ikasleek dudak argitu, informazioa eskuratu eta elkartrukatu dezaten.
Enplegu planaren baitan antolaturiko beste ikastaroei dagokionez, "Geriatria Laguntzailea" martxan dago, 20 lagun partehartzen ari direlarik, eta, hurrengo apirilak 22an hasiko den "Kudeaketa Komertziala eta Internazionalizazioa"ren ikastaroan, eskualdeko 15 langabetuek hartuko dute parte. Partehartzaileek, eskualdeko enpresek proposaturiko internazionalizazio kasu praktikoak garatzeko aukera izango dute, Gipuzkoako Merkataritza Ganbarako tutoretzaren laguntzaz.
Horrela, enpresen beharren arabera, langabetuen prestakuntza egokitu eta gaitasunak garatzeko helburua beteko da, lana aurkitzeko aukerak handituz.