Webguneaz gain, era zuzen batean informazioa jasotzeko hainbat baliabide ditugu:
- www.artxamendi.net Web orrian, herri mailako eta inguruko berriak, lana, festak, bekak, ekintzak, e.a.
- Sare sozialetan aurkituko gaituzu, facebook, tuentin, flickr eta youtbube, eguneko berriak eta eginiko ekintzak.
- Aldizkari elektronikoa ostiralero posta elektronikoz berrikuntza nabarmenenak.
Oporretako planak egiten bazabiltza, adi hurrengo deialdi eta ekimenei:
GAZTE OPORRALDIAK
Foru Aldundiak 14-17 urte arteko gazteei eskainita, 7 edo 12 egunekoak, Euskal Herrian zein Estatuan.
Izena emateko epea: apirilaren 12tik 21era bai bulegoan eta bai online www.gipuzkoa.net/oporraldi
EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN.
Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiektuetan parte hartzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa da, udan 1-3 hilabeteko egonaldiak.
Baldintzak: 20-30 urte izatea eta herrialdearen hizkuntza menperatzea.
Epea: apirilaren 27a.
Internet bidez egin behar da izen ematea: www.gazteaukera.net
AUZOLANDEGIAK
Eusko Jaurlaritzak EHn, estatuan edo nazioartean 15 eguneko egonaldiak. Epea: apirilaren 16tik 20ra www.gazteaukera.net webgunean (adi! izena emateko era aldatu egin dute, gauzak errazteko).
BIDAIATEKA
Oporraldiak prestatzeko informazioa: planoak, foiletoak, gidak, alojamendua...
TXARTELAK
Nazioarteko txartelak egiten ditugu: aterpetxe txartelak, ikasle txartelak eta irakasle txartelak.
ATZERRIA
Hizkuntzak ikastera, lanera edo ikastera joan nahi baduzu, bulegoan aurkitu
dezakezu irteera prestatzeko jakin beharrekoak.
Asteazkenean ospatzen dugun Europako Eguna, beraz, aukera paregabea da
bulegora gerturatu eta bertan gazteek eskura dituzuen baliabideak ezagutu eta
informazio oso, eguneratu, zehatz eta praktikoa zuzenean jasotzeko.
Horrela, apirilak 17 eguna dela eta, Elkarguneko sarreran dituzu Gazte Informazio Bulegoan bilatu ditzazkezun informazioa eta zerbitzuaren berri, panelen eta bideo bitartez. Horrez gain, gogoratu bulegoa irekia izango dezula astelehenetik ostiralera 16:30etatik 20:00etara eta ostiraletan goizeko 9:30etatik 12:15etara.