Berriak
Corrugadoseko langileei elkartasuna adierazi eta larunbateko manifestazioarekin bat egin du Azkoitiko Udalak
Corrugados Azpeitiako langileek aurkeztutako idatziarekin bat egin dute Azkoitiko Udaleko ordezkari guztiek Bozeramaileen batzordean, eta enpresa ez isteko eskatu dute. Honako adierazpen hau onartu du Udaleko bozeramaileen batzordeak:
- Azkoitiko Udalak bere elkartasuna adierazten die Corrugados Azpeitia enpresako langilei.
- Azkoitiko Udalak, enpresaren itxierak eskualde zein herri honen biztanleentzat ekar dezaken kaltea kezka haundiz ikusten du eta, horregaitik, enpresak lanpostuak manten ditzan, itxieraren aurka agertzen da.
- Azkoitiko Udalak, enpresari itxieraren erabakia bertan behera utz dezala eta negoziazioarekin jarrai dezala eskatzen dio.
- Azkoitiko Udalak, egoera larri honi irtenbide on bat lortzeko saiakerak egingo ditu eta, horretarako, beste instituzioetan, hau da, Gipuzkoako Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan, behar diren gestioak egiteko konpromisoa hartzen du.
- Azkoitiko Udalak, enpresa zabalik mantentzeko eta lanpostuak defendatzeko langileek egin behar dituzten ekimen sindikalak eta sozialak egin ditzaten bere esku dagoen laguntza logistikoa eta materiala emateko konpromisoa hartzen du.
- Azkoitiko Udalak, apirilaren 20an, itxieraren aurka eta lanpostuen aldeko helburuekin Azpeitian egingo den manifestazioarekin bat egiten du.
- Azkoitiko Udalak, hartutako erabaki hauen berri helaraziko die herritarrei eta, era berean, Alfonso Gallardo Taldeko zuzendaritzari, Enpresa Batzordeari, Gipuzkoako Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.