Berriak
Trafiko urraketen aurka, neurri zorrotzagoak
Azkoitiko hainbat gunetako bizilagunak aspalditik ari dira kexatzen zenbaitek autoak espaloi gainetan aparkatzen dituztelako, oinezkoen irisgarritusuna oztopatuz. Hori dela eta, bidegurutze, oinezko pasabide eta espaloi gainetan aparkatzen dutenen kontra neurri zorrotzagoak hartuko ditu Udalak, eta isunak jartzen hasiko da. Gogora arazi nahi da espaloiak oinezkoentzat direla, errepideak autoentzako, eta aparkatzeko aparkalekuak daudela. Espaloietan autoak aparkatuz gero, oinezkoen eskubideak urratzen dira. Gurpildun aulkiek ezin dute bertatik pasatu, ez eta ume kotxeek ere eta oinezkoek ere, justu-justu. Irisgarritasuna ukatzeaz gain, arriskutsua ere bada, gainera, errepidera atera behar izaten delako eta han autoak ibiltzen direlako. Horregatik, gizatasunez eta zentzuz jokatzeko eskatzen diegu herritarrei; azkoitiar guztien eskubideak bermatzeko ezartzen dira arauak eta arau horiek errespetatzeko eskatzen dugu.