Egitaraua prestatzeko prozesua bera berezia izan da aurtengoan: Festa parte hartzaileago eta herrikoiagoen alde, herritarren proposamenak biltzeko ahalegin berezia egin du Udalak, bai Internet bidez, inkesta bidez eta bileretan herritarren iritzia eta ekarpenak bilduta. Proposamen ugari atera dira, eta horietatik batzuk jarriko dira martxan aurtengoan.Adin guztiei eta kolektibo guztiei zuzendutako festak antolatzen saiatu da Udala, baina arreta berezia jarri zioa aurten gazteen parte hartzeari, eguneko festa sustatzeari eta haurrei ere arreta berezia jarri zaie, gurasoekin batera plazan elkarrekin festarekin gozatzeko. Hala, abuztuaren 16an, ostiralean, haur eta gurasoen bazkari eta jolasak, egingo dira. Haurrak ere protagonista izan daitezen eta gurasoekin festan duten espazioa eta denbora konpartitu dezaten.
Aipatu, baitare, hondakin gutxiago sortze aldera ontzi berrerabilgarriak edo eta konpostagarriak erabiliko direla eta hor Zero Zaborri eta Festa batzordeari eskerrak eman nahi dizkio Udalak, gai honek duen garrantziaz jabetuta, egingo duten lan boluntarioagatik. Horrez gain, Udalak dei egiten die herritar guztiei herria txukun mantentzera eta hondakinak modu egokian sailkatzera. Bukatzeko, esan festa parekideen alde egiten duela Udalak. Festa eta lana modu parekidean elkarbanatzera gonbidatu nahi ditu herritarrak eta inongo eraso sexistarik ez onartzera.
Egitarau osoa:
Bazkari herrikoietan izena emateko epea abuztuaren 7an zabalduko da.