Berriak
Fiare banku etikoaren aldeko apustua egin du Udalak
Fiare banku etikoaren proiektuarekin lankidetza hasiko du Azkoitiko Udalak. 1.800 euro emango dizkio erakundeari eta hala, Azkoitiko Udala Fiareren erakunde laguntzailea izango da, gobernuz kanpoko eta gainontzeko gizarte izaerako erakundeen lana sustatzeko. Izan ere, Fiare, aurrezkiak ekonomia sozialera eta lankidetzara bideratzea helburu duen proiektua da, beti ere, mundu justuago bat lortzeko eta herri partaidetzan oinarrituta. Azkoitiko Udalaren ustez, diruaren erabilera etikoa izan behar du eta banku etikoen bidez ekonomia erreala bultzatzen da, gizartean inpaktu positiboa duten proiektuak sustatzeko: gai sozialetan, ingurumenean, bazterketa jasaten dutenengan, bidezko merkataritzan. Horregatik erabaki du Fiareren proiektuan sartzea.