Berriak
Hondakinen mahaiaren irizpideak onartu eta 2014an %70 bereizteko konpromisoa onartu du plenoak
Hondakinen lan taldeak adostutako irizpideak onartu eta bere egin ditu Azkoitiko Udalak azkeneko plenoan. Bildu, EAJ eta Azkoitia Bai-ren aldeko botoekin eta PSEren abstentzioarekin, honakoa onartu du Udalbatzak:
- Bilketa ereduaren inguruan:
o Sailkatze maila %70ekoa izatea ezarritakoan(2014) eta bi urteren epean %80-85era iristea.
o Gaika bildutakoaren kalitatea bermatuko duen eredua izatea.
o Errefusari ateak itxiko dizkion eredua izatea.
- Hondakinak sailkatzea herritar guztion betebeharra da.
- Prebentzio politikak beharrezkoak dira.
- Adosturiko hauetan oinarritutako bilketa eredua zehazterakoan irizpide teknikoak hartuko dira kontuan.