Eskabideak aurkezteko epea 2013/08/14 an hasiko da eta 2013/09/13 an bukatuko da, ondorengo baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek jaso ahal izango dituzte beka hauek:
• Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea, urtebetetik gorako antzinatasunaz.
• Goi mailako unibertsitate titulazioaren jabe izatea, lehentasuna izango dute Enpresen Administrazioa eta Kudeaketan edo baliokidean tituludunak, Merkatuen ikerketan lizentziatuek eta Ekonomia edukia duen zuzenbide ikasketak dutenek.
• Edukiari eta helburuei dagokienez ezaugarri bekak edo antzekoak dituzten beken onuradun ez izatea.
• 32 urte baino gehiago ez izatea
Informazio guztia eta eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapideak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Lurralde Bulegotan (tfnoa 943 022565) edo interneteko : www.euskadi.net/comercio helbidean lortu daiteke, "Laguntzak eta dirulaguntzak" atalean, edo Iraurgi Berritzenera (Iraurgi Lantzen, S.A.) deituta 943 851100 (irailak 2 -tik aurrera).