Berriak
Andramari ostean jarraituko dute ipuin kontaketek liburutegian
Uztailean hasitako bidearekin segituaz, abuztuan ere astearte eta ostegunero izaten ari dira herritarren ipuin kontaketak Aizkibel Udal Liburutegian. Andramaixetan geldialdia egongo da, baina hortik aurrera, abuztuaren 20, 22, 27 eta 29an saio bana izango da, guztiak ere 18:30ean. Datorren astean Ana Albizuri azkoitiarra izango da ipuin kontalari.