Berriak
Jubilatuen egoitzako igogailua larunbaterako konponduko dute
Jubilatuen egoitzako igogailua matxuratuta dago astelehenaz geroztik. Motorra aberiatu zaio eta konpontzeko ohi baino denbora gehiago behar duela adierazi dio igogailua kudeatzen duen enpresak Udalari. Halere, larunbaterako konponduko dute. Udalak eragozpenak eskatu nahi dizkie erabiltzaileei, eta igogailua ahalik eta azkarren konpontzeko ahaleginetan ari dela adierazi.