Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, hitzarmena Diputatu Nagusia den Martin Garitanok sinatu zuen, eta garapen agentzien aldetik, berriz, lehendakariek. Ekitaldi horretan Iraurgi Berritzeneko lehendakari Eneko Etxeberria Azpeitiko izan zen.
Berriak
Diputazioak eta eskualdeetako garapen agentziek hitzarmena sinatu dute, garapenerako estrategien diseinuan gobernantza eredu berri bat garatzeko
Irailaren 19an Donostiko Talent House-ko egoitzan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskualdeetako garapen agentziek lankidetza hitzarmena sinatu zuten, lurralde garapenerako estrategien diseinuan gobernu eredu berri bat eratzen laguntzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta eskualde garapen agentzien arteko lankidetza arautzea da itunaren xedea eta gobernantza eredu berri baterako bidea irekitzea. Gobernantza eredu berri horretan eskualdeko eragileek modu ireki eta iraunkor batean parte hartuko dute garapen agentziek eskualderako planteatuko dituzten lurralde garapenerako estrategien diseinuan.