Berriak
Batzar Nagusiak Azkoitian bilduko dira asteartean, Peñafloridako kontearen hitzaldi bat gogoan
1723an Xabier Munibe Peñafloridako konteak dokumentu bat aurkeztu zuen Batzar Nagusien aurrean: 'Zientzietako, Arte Erabilgarrietako eta Merkataritzako elkarte ekonomiko eta akademiko baten plana, Gipuzkoako probintziaren egoera ekonomiko bereziari egokituta". Proiektu horrek ekarri, zuen, gerora, Euskal Herriko lagunen Elkartea sortzea. 250. urtemuga hori oroitarazteko, Batzar Nagusiek Azkoitian egingo dute bilera asteartean. Bilera horren bueltan, gainera, garai arteko eta gaur egungo ikuspegi ekonomiko, filosofiko eta juridikoa aztertzeko hitzaldia ere egongo da. 18:00etan izango da hitzaldia, eta Intsausti jauregian. Hemen duzue hitzaldiaren egitaraua.