Berriak
Nazioarteko konpainia batek 'Carmen' opera emango du Azkoitian, eta musika eskolako haurrek kolaboratuko dute
G. Bizeten 'Carmen' opera Baztartxon ikusteko aukera izango da azaroaren 8an. Operissima eta Rousse opera konpainiek Murtziako Romea antzerki taldeak elkarlanean prestatutako lana izango da eta Azkoitiko emanaldian, nazioarteko 45 musikariez gain, Bizkargi musika eskolako 20 umek ere hartuko dute parte. Frantsesez izango da opera, gaztelaniazko azpitituluekin, eta 3 ordu eta laurden iraungo du, tartean egingo den atsedenaldia barne. Sarrerak 25 euro balio du eta dagoeneko salgai daude udaletxean, Kultura sailean eta baita Gurea frontoian ere. Emanaldia 20:30ean hasiko da.