Berriak
Erakusleiho hutsak apainduta, sari banaketarako prest
Kale Nagusiko eskaparate lehiaketaren emaitzak ikusi daitezke jada. Ana Bastida eta ATABE taldeak irabazi zuten lokal huts horiek apaintzeko lehiaketa, eta dagoeneko egin dituzte egin beharreko apainketa lanak. Emaitza ikusgarria da: orain arte hutsik ageri ziren lokalek beste kolore eta itxura biziago bat erakusten dute, eta emaitzarekin oso gustura dago bai Bastida bera eta baita Udala ere. Behin lanak bukatuta, bihar eguerdian (San Andres eguna) jasoko du saria Ana Bastidak eta bere taldeak. 12:00etan izango da ekitaldia, Udal pleno aretoan.