Ekintzailetasun kultura bultzatzeko ekimena da eta bertan bailarako hainbat ekintzaile, erakunde, elkarte nahiz ikasle elkartuko dira: Ukabi Informatika Zerbitzuak "Beat and Chat" proiektuarekin, ElkarEkin elkartea, Khamar Saharar herriaren aldeko elkartea, Iraurgi Berritzen, Etchola Atelier, Basque OSE motokultore irekiaren proiektuarekin... eta Urola[b] bera ere, han aurkeztuko da.
Animatu eta guztiok batera egin dezagun topa ekintzailetasunaren alde! 19:00tan, denok San Agustin kulturgunera!!
Berriak
Bihar (ostirala) bailarako lehen proiektu ekintzaileen azoka egingo da
Urola[b] mugimendua, gizarte mugimendu bat da, ekintzailetasuna nagusi duen mugimendua, hain zuzen ere. Horretarako abenduaren 9an, San Agustin kulturgunean (Azpeitia) batu ziren, hainbat kurioso eta ekintzaile. "Egia da edozeinek esan zezakeela, sortutako lan taldeak, itxuraz, ez zuela inolako lotura eta koherentziarik. Baina guztiok ezaugarri komun bat daukagu: ekintzaileak garela", hala diote mugimendu horretako kideek. Eta mugimendu hori aurrera emateko "12 hilabete, 12 ekintza" ekimena martxan jartzea erabaki dute. Eta bihar, ostirala (hilak 31), aurreneko pausoa emango dute:U31 "Proiektuen Azoka".