Nori zuzenduta:
• Langabetuei edo langabezian erortzeko
arriskuan daudenei.
• Enplegua hobetu nahi dutenei.
• Lan egiteko adina eduki eta modu aktiboan lana topatzeko asmoa dutenei.
Zer eskaintzen du?
• Herritarrei laguntzeko eta aholkatzeko lan orientazioko adituak.
• Internetera sartzeko aukera eskaintzen duten ordenagailuak.
• Informazio panelak.
• Liburutegi edo hemeroteka: aldizkari espezializatuak,material grafikoa...
• Banakako eta taldekako orientazioa:
- Lanbiden alta ematea, eskaerak berritzea, datu pertsonalak aldatzea, enplegagarritasuna balioestea...
- Curriculuma eta gutuna egiten laguntzea.
- Lan elkarrizketak prestatzea.
- Lan bilaketa aktiboa.
- Gizarte trebetasunak / komunikazioa.
- Autoenplegua.
Alor horietan trebatzeko tailerrak ere eskainiko ditu.
Bulegoaren kokapena:
• Bizenta Mogel kalearen 6, behean.
• Telefonoa: 943 08 34 69.
• Ordutegia: astelehenetik ostegunera, goizez 09:00etatik 13:00era, eta astearte eta ostegunetan arratsaldez ere bai, 15:30etik 18:30era.
Bulego hauek ahalik eta erreminta eraginkorrenak izatea nahi du Udalak, langabeziari aurre egitea gure lehentasun sendoenetakoa baita. Horregatik, herritarrak bulegoak erabiltzera animatu nahi ditu. "Badakigu formula magikorik ez dagoela, baina gure esku dagoen guztia egiten saiatzen ari gara", adierazi du Pello Bastarrikak, Azkoitiko alkateak. Azkoitiko bulegoarekin batera, Azpeitian beste bat zabaldu du Iraurgi Berritzenek, Sindikatu Zaharrean.