Berriak
Maxixatzen indartzen jarraitzeko diru-laguntza akordioa sinatu dute Udalak eta euskara elkarteak
Maxixatzen proiektua indartzen jarraitzeko diru-laguntza akordioa sinatu dute Udalak eta elkarteak. Hitzarmen horren arabera, Udalak 52.932 euro emango dizkio Maxixatzeni, laguntza gisa, aldizkaria eta webgunea laguntzeaz gain elkarte horrek kudeatzen dituen bestelako ekintzak ere sustatzeko: Auzoko programa, kulturgintza, kontsumoa eta sorkuntza, eta ikerketa eta sustapena. Urrategi Alberdi funtziotan dagoen alkateak eta Naroa Olalde Maxixatzen elkarteko ordezkariak sinatu zuten akordioa ostiralean, udaletxean. "Herri proiektuen eta euskara indartzeko ekimenen ordezkari ezinhobea da Maxixatzen, eta horregatik egin dugu proiektua sendotzearen aldeko apustua, adierazi zuen Alberdik.