Gospel zikloaren baitan, biran dabiltza herriz herri eta hurrengo geldialdia Azkoitian egingo dute.
Berriak
Euskarazko gospelaz gozatzeko aukera, The Upper Room taldearekin
Euskaraz gospela egiten duen talde bakarra da The Upper Room eta ostiral honetan, abenduaren 14an, kontzertua eskainiko du Baztartxo antzokian, 20:00etan. Udalak Gabon egitarauaren baitan antolatu du emanaldia eta sarrera doan da.
Iñaki Miguel eta Mikel San Josék sortu zuten taldea eta gaur egun zazpikotea dira. Gospela egiten hasi ziren, ingelesez abestuz, abesti propioak sortzeaz gain, bertsio ezagunak ere euskaratzen hasi ziren arte.