Ziberbullyinga deitzen zaio internetaren edo mugikorraren erabileraz baliatuta, talde edo pertsona batek beste bati egiten dion jazarpen edo eraso psikologikoari. Horregatik da garrantzitsua teknologia berrien erabilerak dakartzan arriskuak ondo ezagutzea, haien erabilera zuzena egiteko eta jazarpena prebenitzeko.
Ziberbullyinga bereziki larria da anonimatoan eman daitekeelako. Ziberbullyingak hainbat forma har ditzake. Interneten norbait kaltetzen duen argazkia argitaratuz, zenbait webgunetan biktimaren profila irekiz, biktimaren aurkako zurrumurruak zabalduz edota mezu mehatxatzaileak bidaliz.
Guzti horren aurrean, kontzientzia lan bat egin ahal izateko antolatu dira bi saio hauek, arazoa sakonean ezagutu eta bakoitzak egokiak deritzan neurriak har ditzan.