Honako ikastaro hauek osatzen dute eskaintza: “Coaching eta adimen emozionala”, “Kontatu gabeko emakumeak: Genealogia feminista artearen historian” eta “Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa”.
Abiatzen lehenengoa “Coaching eta adimen emozionala”ren ingurukoa izango da, Mertxe Arratibelen eskutik. Emakumeek eure burua motibatzen, emozioak kudeatzen eta eurekiko komunikazioa hobetzen ikasiko dute. Saioak ostegunetan izango dira 10:30etik 12:30era Elkargunean, otsailaren 7,14, 21 eta 28an eta martxoaren 7, 14, 21 eta 28an. Izena emateko azken eguna otsailak 28 da.
Silvia Ayerrak otsailaren 13an emango dio hasiera “Genealogia feminista artearen historian” ikastaroari. Artearen historia androzentrikoaren berrikuspen bat proposatzen du arte klasikotik gaur egunera arte. Artea eraldaketarako tresna gisa landuko da sormen prozesuaren bidez. Tailerra 18:00etatik 20:30era eskainiko da Elkargunean ondorengo egunetan: otsailaren 13, 20 eta 27an eta martxoaren 6an. Interesa duten emakumeek otsailaren 11 arte dute zabalik izen ematea.
Hirugarren proposamena zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa da. Aurreko aldian hainbat emakume tokirik gabe geratu zirenez, oraingoan printzipioz aurrekoan plazarik gabe geratu zirenei zuzenduko zaizkie saio hauek. Hala ere, tokirik geratuko balitz, denei zabalduko zaie eskaintza. Zoru pelbikoaren funtzionamendua ezagutu eta muskulatura nola indartu erakutsiko da, ikastaroa zuzenduko duen. Josune Milanek azaldu duenez. Saioak 18:30etik 19:45era izango dira Elkargunean ostegunetan eta ondorengo egunetan: otsailak 21, martxoak 7, 14 eta 21 eta apirilak 4 eta 11.
Autodefentsa eta batukada
Aipatu ikastaroez gain, Anaitasuna Kanku Karate Elkarteak hilero autodefentsa saioa eskaintzen du hilean behin larunbatean, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Juan Murillo eta Rita Juaristi arduratzen dira ekimenaz. Adierazi dutenez, talde polita dute osatuta eta gustura daude partaidetzarekin. “Gainera asko saiatzen eta inplikatzen den emakume taldea da eta adin guztietakoak daude”. Batukada ikastaroa berriz hileko bi asteazkenetan eskaintzen da 17:30etik 19:30era Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedoren eskutik.
Informazio gehiago: berdintasuna@azkoitia.eus / 943 85 71 74