Egun zoriontsua da gaurkoa Montserrat Melerrentzat, bere alaba Isabel eta bilobentzat, eta egoitzan zaintzen duten pertsona guztientzat. Zorionak!
Montserrat Meler Cagigosek 100 urte bete ditu gaur bere bi familiak ondoan dituela, berea propioa, eta San Jose egoitzakoa bertan bizi baita gaur egun. Maite dutenez inguratuta, Javier Zubizarreta alkatearen bisita izan du Azkoitiko herriaren izenean zoriontzeko. Meler Huescako Altorricón herrian jaioa da, Lleida probintziarekin muga egiten du udalerriak eta horixe da alabarekin katalanez hitz egiteko arrazoia. Duela 43 urte etorri zen Azkoitira. Alkateak “Felicitats” esanaz agurtu du, lore-sorta eta oroigarri bat ematen zizkion bitartean. Hitz goxoekin hartu du alkateak Meler eta honek gomendio jakintsuekin erantzun dio: “Bizitzen jakitea da zoriontasuna” esan dio Melerrek eta “fedea behar da, zerbaitetan sinetsi egin behar da” gaineratu du emakumeak.
Egun zoriontsua da gaurkoa Montserrat Melerrentzat, bere alaba Isabel eta bilobentzat, eta egoitzan zaintzen duten pertsona guztientzat. Zorionak!