Era berean, teoria eta prestakuntza fisikoa uztartzen dira, eskoletan ikasten dutena emakumeentzat ahalik eta baliagarriena eta eraginkorrena izan dadin.
Berriak
Autodefentsa ikastaroa larunbat honetan Elkargunean
Azkoitiko Anaitasuna Kanku elkarteak hileroko autodefentsa ikastaroa eskainiko du larunbatean, hilaren 23an. Azkoitiko Udalak emakumeak ahalduntzeko asmoz antolatzen dituen ekimenen barruan eskainiko dute doako saioa, eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du han. Ikastaroa Elkargunean izango da 10:00etatik 12:00etara bitartean. Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, hilero eskaintzen du saio bat eta formakuntza fisikoa zein mentala lantzen da.