Goikoetxeak azaldu duenez, Kursaal-Elkargunea Gipuzkoara gerturatzea da helburua, “gipuzkoar guztiona delako”.
Gaurdaino, Kursaal Eskura proiektuak eta doako autobus hauek, Urola Garaia, Urola Kosta, Debagoiena eta Debabarreneko eskualdeak lotu dituzte Donostiarekin. Orain Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako Udalei esker, Urola Erdiko eskualdeak ere egitasmoan parte hartuko du. Donostiara gerturatzeko lehen aukera, horrela, martxoaren 7an izango da. Egun horretan Gustav Mahler Jugendorchesterek Mahleren “3. Sinfonia” eskainiko da Kursaal Auditorioan. "Esaten dutenez munduko gazteen orkestra onenetarikoa da eta Orfeoiarekin eta Orfeoi Txikiarekin emango du kontzertua" . Kontzertu horretaz gozatu nahi izanez gero, pauso hauek jarraitu beharko dira:
Prozedura:
- Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:
http:// www.kursaal.eus
- Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Azkoitia: 943 857170 / kultu@azkoitia.eus
Azpeitia: 943 157068 / kultura@azpeitia.eus
Zestoa: 943 147123 / kultura@zestoa.eus
- Autobusa Azkoititik abiatuko da, eta Urola Erdiko lagunak jasotzeko, honako lekuetan egingo du geldialdia:
Azkoitia: Eroski Consum aurreko geldigunean (18:30)
Azpeitia: Anbulategi aurreko geldigunean (18:45)
Zestoa: GI-631 errepideko geldigunean (19:00)
- Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da:
Azkoitia: 943 857170
Azpeitia: 943 157068
Zestoa: 943 147123
Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
- Kursaal Eskura egitasmoak Urola Erdiko eskualderako atondu duen lehen hitzordu honetarako izen-emateko epea (autobusa / Ordu Gaztea) martxoaren 4an amaituko da.
Hitzordua martxoaren 7an, arratsaldeko 20:00etan, izango da Kursaal Auditorioan, Gustav Mahler Jugendorchesteren eskutik, Jonathan Nott zuzendariaren batutapean.
Orkestra Claudio Abbadok sortu zuen 80. hamarkadaren bukaeran, eta, egun, munduko gazteen orkestra nagusia da. Jaialdi eta kontzertu areto ospetsuenetan ohiko gonbidatua da. Mahlerren sinfoniak interpretatzeko duen modu argi eta indartsuagatik ezagun den Jonathan Nott-en zuzendaritzapean etorriko da orkestra Donostiara. Haiekin batera arituko dira Donostiako Orfeoia eta Orfeoi Txiki ere.
Martxoak 7, osteguna
Kursaal Auditorioa, 20:00
Gustav Mahler Jugendorchester
Mahler: “3. Sinfonia”
Donostiako Orfeoia eta Orfeoi Txiki
Jonathan Nott, zuzendaria
Sarrerak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €