Aizpurutxon Erdikobenta eta Kaminero etxea artean espaloia eraikitzea aurreikusten da, oinezkoak errepideko galtzadaren ertzetik ibili beharra saihesteko. 24 metroko egurrezko pasabide bat eraikiko da Urola ibaia gurutzatzeko eta handik 60 metro luzerako espaloi bat sortuko da, oinezkoek errepidera atera beharrik izan ez dezaten.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 337.291.11 eurokoa da (%21eko BEZ barne) eta lanak egiteko epea lau hilabetekoa, obra plangintzaren arabera betiere. Hauxe da GI-631 errepidea hobetzeko proiektuaren barruan egingo den lehen jarduketa.
Errepidearen hobekuntza proiektuak hiru bide-zatitan aurreratzeko erreiak eraikitzea aurreikusten du eta Foru Aldundiak lehentasuna ematen dio T2 bide zatiari. Zati horren exekuzio proiektua ere egina dago.