Halaber, argiteria sarea eta hainbat farola berrituko dira.
Esleipen prozeduran hiru enpresek hartu dute parte eta Egurki suertatu da esleipenduna.
Udalak Zalduntxoen kalea, Beidazar eta Nemesio Otaño kaleetako hainbat tartetan espaloiak konpontzeko lanak esleitu ditu 182.428,99 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.
Zalduntxoen kaleko 4. zenbakiaren aurrekaldeko espaloia eta Ertzaintzaren eraikina inguratzen duen espaloia guztiz berrituko dira, Beidazar kaleko aldapatik hasi eta Nemesio Otaño kaleko eskaileretaraino.
Lanen iraupena bi hilabetekoa da aurreikuspenen arabera eta jarduketak ur saneamenduko azpiegituren berritzea ere barne hartzen du, euri urak eta ur fekalak bananduz.
Halaber, argiteria sarea eta hainbat farola berrituko dira.
Esleipen prozeduran hiru enpresek hartu dute parte eta Egurki suertatu da esleipenduna.