Emanaldia doakoa eta erreserbaren ordenaren arabera gordeko dira plazak. Erreserba egiteko aukera zabalik egongo da lekua betetzen den arte edota martxoaren 7ko 13:00era arte. Erreserba bidez, plazak ez balira beteko, egunean bertan publikoa iristen den ordenean sartuko litzateke.
Dokumentala Luanma Films produkzio etxeak ekoiztu du Basquetourrek eskatuta eta Iraurgi Berritzenen lankidetzarekin. Grabaketa bi atal ditu, bakoitza 50 minutu ingurukoa eta biak aurkeztuko dira 15 minutuko atsedenaldia eginez lehenengoaren eta bigarrenaren artean.
Dokumentalaren helburua da Inaziotar Bidea erakustea eta balioan jartzea Euskaditik igarotzen den tartean. Oscar Terol aktore ezaguna da protagonista erromesaren paperean. Lanak, batetik, bidearen alderdi espirituala eta izatearen arrazoia erakusten ditu, eta bestetik, paisaiak, herriak eta bidean zehar aurki daitekeen ondare historiko, artistiko eta espirituala, Loiolako Santutegian hasi eta Arabar Errioxako Lapuebla de Labarka herrira bitartean.
Protagonista, erromesa, bidean zehar giltzarri diren hainbat pertsonairekin elkartzen da elkarrizketak mantenduz, plano ikusgarri eta Inaziotar Bidearen paisaien edertasuna azaltzearekin batera.
Dokumentala telebistan botako dute baina aurretik Inaziotar Bideak zeharkatzen dituen herrietan ari dira proiektatzen bertakoei primizia gisa aurkezteko. Lehenengo bertsio hau gaztelaniaz egin da baina asmoa beste hizkuntza batzuetara itzultzea da.