Berriak
Erdiak gara. Izan gaitezen erdiak
Gaur M8, hausnarketa eta aldarrikapen eguna da. Eskubideen berdintasunarekiko eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa berresteko eguna. Emakume izateagatik pairatzen diren diskriminazio guztiak errotik moztu eta berdintasun erreala eta eraginkorra aldarrikatu behar dugu lau haizetara. Gipuzkoan eszedentzia eskatzen dutenen %93 emakumezkoa da. Enpresetan zuzendari kargua dutenen %64 gizonezkoa da. Antzerako kopuruak maneiatzen dira Europako konpainietako kargu altuetan. Nobel saria irabazi duten emakumezkoen ehunekoa %8 ra baino ez da iristen, soldata arrakala... "Erdiak gara. Izan gaitezen erdiak".