Alemana praktikatu nahi dutenek ere badute eskaintza. Martxoan, apirilean eta maiatzean hilean bitan, alemanez hitzaldi-solasaldiak egingo dira eta ondoren partaideak kalera aterako dira hizkuntza praktikatzera eskola girotik aldenduz.
Saioak izango dira: martxoak 27, apirilak 3 eta 10, maiatzak 8 eta 15.
Pintxo-potean parte hartu nahi dutenentzat topagunea Gaztanenea Formakuntza Zentroa izango da. Bertara gerturatu beharko dute aipatu egunetan 19:30ean.
Alemaneko saioak 18:00etan izango dira, apirilaren 10ekoa eta maiatzaren 15ekoa ezik. Azken bi saio hauek 19:00tan izango dira.
Saio guztiak doakoak dira eta interesa duten herritar guztiek har dezakete parte. JAITSI DIPTIKOA ETA IKUSI EGITARAUA