“Edonola ere -esan die alkateak- herri hau denon artean atera behar dugu aurrera. Gu horretarako aukeratu gaituzte baina denok dugu ardura. Azkoitiak 11.636 biztanle ditu. 11.636 piezako puzzlea da. Denok egin beharrekoa egiten badugu puzzle dotorea osatuko dugu eta bestela hutsunea geratuko da”.
Udalbatza-aretoa eta udaletxeko sailak ezagutu dituzte gaztetxoek. Alkatearen bulegoa ere bai. Bertan hormetako eta sabaian dagoen Azkoitiko armarria ikusi ostean, poltsikoak goxokiz bete dituzte.