Hobekuntza lanak otsailaren 11n hasi ziren eta lanen iraupena lau hilabetekoa izatea aurreikusten zen arren, azkarrago amaitu dute egin beharrekoa. Gaur Javier Zubizarreta alkatea lanak ikusten izan da eta langileak zoriondu ditu lanak txukun eta azkar egiteagatik, herritarrei ahalik eta traba gutxien eraginez.
Egurki enpresa suertatu zen esleipenduna eta berak burutu ditu obrak. Lanen aurrekontua 228.482,29 eurokoa da BEZ barne.
Autobus geltokia bere ohiko tokian
Ostiral eguerditik aurrera, berriro autobus geltokia Aizkibel Liburutegi aurrean izango da. Obrak tarteko, azken aste hauetan Geltoki taberna aurrean egin dute autobusek geldialdia baina ostiral eguerditik aurrera betiko tokian izango da.